Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldeak bigarren solasaldia egingo du asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko aza. 21a, 10:41

Zilarrezko Arraintxoak Azkoitiko irakurle taldeak saio berri bat egingo du asteazkenean, hilaren 26an. Oraingoan, Alice Munro idazlearen Zorion handiegia ipuin bilduma izango dute hizpide. Ohi bezala, Aizkibel Liburutegiko hirugarren solairuan elkartuko dira, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide