'Ipuin kontalaria' saiorako izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Floreaga ikastetxeak 2013-2014 urteetan jaiotako haur eta euren gurasoei zuzendutako jolas saioa antolatu du, Ipuin Kontalaria izenpean. Abenduaren 13an egingo dute saioa, 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean, eta izena hilaren 28a bitartean eman daiteke, idazkaritzan, hiru eurotan. Ume bakoitzeko guraso bat joan ahal izango da, eta guztientzako irekita dago ekimena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide