Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AZAROAK 22, LARUNBATA
- 16:00. Elkargunean, Zubi Aurre Igeri Elkarteak antolatuta, Haurrentzako San Andres Igeri Saria.
- 16:30. Herriko plazatik abiatuta, X. Azkoitiko Herri Lasterketa, Raka Maraton Elkarteak antolatuta.
- 22:00. Herriko kaleetan zehar Danborrada.
AZAROAK 23, IGANDEA
- Goizean. Herriko plazan, baserriko produktuen erakusketa eta salmenta, eta bolillo edo ehoziri lanen erakustaldia egingo dute.
- 11:30etik aurrera. Azkoitiko kaleetan zehar, Santa Zeziliaren omenez, Iraurgi Abesbatza kalean kantari.
- 12:00etan. Bizkargi eta Dantza Musika Eskolako dantzariak, Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldea, herriko kaleetan zehar.