Azkoitiko San Jose Egoitzan Adinduen Astea hasiko da bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Bihartik igandera bitartean ekitaldi ugari izango dituzte Azkoitiko San Jose Egoitzan, Adinduen Astea ospatuko baitute. Egoitzako egoiliarrek emanaldiak eta txapelketak izango dituzte, eta senide eta herriko ikastetxeetakoen bisitak jasoko dituzte. Hemen egitaraua:
  • Azaroak 18, asteartea:
- 16:00etan, txokolatada. - 16:30ean, Floreaga ikastetxekoen bisita.
  • Azaroak 19, asteazkena:
- 16:30ean, XXVIII. Seiko urre txapelketa.
  • Azaroak 20, osteguna:
- 16:30ean, Xabier Munibe ikastolakoen bisita.
  • Azaroak 21, ostirala:
- 16:00etan, txokolatada. - 16:30ean, bingoa.
  • Azaroak 22, larunbata:
- 16:30ean, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolaren emanaldia. - 19:30ean, afaria.
  • Azaroak 23, igandea. Sendiaren Eguna. 
- 10:00etan, Txalkor txistulari taldea. - 11:00etan, meza. - 12:00etan, hamaiketakoa eta opari banaketa. - 13:30ean, bazkaria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide