San Martin Eguna da gaur, eta eskualdeko hainbat herritan festa eguna dute, baita Azkoitiko San Martin auzoan ere. Goizean goizetik, auzoko bizilagunen eta herriko umeen joan etorria etengabekoa da hango ermitara. Ohi bezala, ermitako kanpaia astintzen ari dira ume eta helduak, eta ondaregunea ere zabalik da egun osoan zehar. 17:30ean, berriz, meza egingo dute ermitan.
Hemen argazki galeria:
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide