Bai Euskarari Ziurtagiria duten dendetan sariak zozkatuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko aza. 7a, 15:23

[caption id="attachment_115689" align="aligncenter" width="300"]Mintzalaguneko parte hartzaileek atzo hasi zuten ikasturtea(Azkoitiko Udala) Mintzalaguneko parte hartzaileek atzo hasi zuten ikasturtea
(Azkoitiko Udala)[/caption] Azkoitiko Udaleko euskara sailak abiatu du kanpaina, eta Azkoitixen Bai Euskarari Ziurtagiria duten saltokietan 200 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte azaroan. Herrian 42 saltokik dute ziurtagiria, eta saridunek denda horietan gastatuko dute dirua. Egitasmoaren bidez, ziurtagiria bultzatu, 42 saltokiak ezagutarazi eta euskararen alde egiten duten ahalegina aitortu nahi dute. Azaroaren 10etik 20ra bitartean, zirutagiria duten saltokietan erosketak egiten dituztenei doan banatuko dizkiete txartelak. Azaroaren 21ean, zozketa egingo dute jendaurrean, eta irabazleek 200 euroko txartel bana eskuratuko dute. Mintzalagunek hasi dute ikasturtea Azkoitiko Mintzalagun programan parte hartuko dutenek atzo hasi zuten ikasturtea. Jai giroan ekin diote ikasturte berriari, Kontzejupean argazkia atera ondoren, pintxo poteoa egin baitzuten guztiek. Bosgarren urtez, euskaraz aritu nahi dutenak astean behin elkartuko dira. Jakinarazi dutenez, lehendik ere martxan diren taldeez gain, bederatzi lagun berri hasi dira Mintzalagun programan. Dena den, parte hartu nahi dutenek urte osoan zehar izango dute izena emateko aukera, udaletxera edo AEKra joanda.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide