Azkoitian jokatuko da Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketako lehen kanporaketa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko aza. 7a, 08:00

Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXIII. Txapelketa hasiko da bihar, Azkoitiko Baztartxo antzokian. Lehenengo kanporaketa izango da biharkoa, eta bost bikotek hartuko dute parte. 17:30ean izango da saioa, eta eskualdeko trikitilari ugarik hartuko dute parte. Hurrengo kanporaketa, berriz, Aramaiako Kultur Etxean jokatuko dute, azaroaren 15ean, 17:30ean, eta finala Zaldibarren izango da, azaroaren 30ean. Olazabal pilotalekuan lehiatuko dira gazteak. Hemen Azkoitiko saioan izango diren bikoteak: 1.Julen Alonso Apezetxea (Orio, 1996), Eneritz Aulestia Mutiozabal (Zarautz, 1995). 2. Maite Txapartegi Azurmendi (Aizarna, Zestoa, 1999), Ane Zulaika Zubia (Zestoa, 2000). 3. Eider Tolosa Beldarrain (Hernani, 2000), Lierni Tolosa Beldarrain (Hernani, 2002). 4. Eneko Arbeo Unanue (Azpeitia, 1998), Mireia Ibabe Garitano (Bergara, 1998). 5. Jone Urbieta Etxabe (Getaria, 1997), Izaro Lestayo Azkue (Getaria, 1998).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide