'Loreak' filma emango dute asteburuan, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko azaroaren 4a

Ostiraletik astelehenera bitartean egongo da ikusgai Jose Mari Goenagak eta Jon Garañok zuzendutako filma (Euskal Herria, 2014). Ostiralean eta larunbatean 22:00etan emango dute, eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango da. Astelehenean, ikuslearen egunean, 20:00etan eskainiko dute, Baztartxo aretoan. Gainera, igande arratsaldean umeentzako film bat ere izango da. La abeja Maya (Alexs Stadermann, Glenn Fraser, Australia) filma egongo da ikusgai, 17:15ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide