Hurrengo urtean hamargarren urteurrena ospatuko du Azkoitiko Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak, eta horregatik kaleratu dute arropa berria.
Bihar (asteazkena) eta ostiralean probatu daiteke arropa, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Elkargunean. Bertan jarriko dituzte guztien prezioak, eta eskaerak emailez bakarrik egin ahal izango dira gero.
Erosi nahi dutenek izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, kontu korronteko zenbakia eta zer arropa nahi duten zehaztu behar dute, jokinormaetxea@gmail.com helbidera idatzita. Elkarteak, eskaera egitearekin bat prezioaren erdia kobratuko die, eta arropa jasotakoan beste erdia jasoko dute.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide