Udazkeneko Tenis Txapelketan izena eman daiteke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urr. 17a, 10:35

Azaroaren 1ean hasiko da Azkoitiko Txerloia Tenis Klubak antolatutako proba. Kanporaketa bidez jokatuko dute txapelketa, eta hamalau urtetik gorako edozein pertsonek hartu dezakete parte, federatutakoek nahiz gabekoek. Horretarako, urriaren 28a baino lehen eman behar da izena, Txerloia Tenis Klubean, 669 621 802 telefonoan edo txtenis@gmail.com  helbidera idatzita. Hamabost euro balio du izen emateak, eta parte hartzaileek lehenengo partidan ordainduko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide