Mintzalagun egitasmoan izena emateko epea zabaldu du AEK-k

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urr. 15a, 17:02

Bosgarren urtez abiatuko dute Mintzalagun egitasmoa, eta dagoeneko hamar talde baino gehiago daude martxan. 35 lagun inguru dira dagoeneko Mintzalagunak. Interesa duten herritarrek, urriaren 31 baino lehen eman dezakete izena, Azkoitiko AEK euskaltegian ( 943 151 089 / azkoitia@aek.org), udaleko Euskara zerbitzuan ( 943 857 175 / euskara@azkoitia.net ) edo udaleko web orrian (www.azkoitikoudala.info). Mintzalagunak astean behin elkartzen dira, euskaraz hitz egiteko. Azkoitiko AEK-k gogoratu duenez, Mintzalagunek EHUko kredituak lortu ditzakete, eta Aizu! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkariak merkeago jaso ditzakete. Ikasturtean zehar, gainera, hainbat ekintza egin ohi dute; besteak beste, patata tortila lehiaketa, Sahatsa Dantza taldeari bisita egiten diote eta hitzaldiak eta mendi irteerak antolatzen dituzte. Informazio osoa mintzalagun.blogspot.com blogean edo Mintzalagunak gara facebookeko kontuan lor daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide