"Ikur faxistak" kendu dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Igandea Hispanitatearen Eguna zela baliatuz, Azkoitiko Ernai gazte antolakundeak ekintza sinbolikoa egin du asteburuan. Azkoitian zeuden hainbat plaka "faxista" eta "ikur inposatuak" kendu egin zituzten, ikur horiek oraindik Azkoitian daudela salatuz. Kendutako plaka horiek, ondoren, errefusa jasotzen den atez atekoaren zutoinetan zintzilikatu zituzten. Hemen ikus daiteke bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=9twxoix7BvE

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide