Irudietan: Jende ugari bildu da Elosuko Mendi Ganadu Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urr. 12a, 15:51

Hogeita hamaseigarren aldiz antolatu dute Elosuko Azoka. Azkoitia eta Bergara arteko auzoan eskualdeko herritar ugari bildu dira gaur goizean eta ohi den bezala jan-edanaren postuak, trikitilariak eta baserritarren postuak egon dira. Auzoko pilotalekuan dantza eta musika giroa izan da nagusi eta horrekin jarraitzeko, Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariek erromeri giroa piztu egin dute. Urtero bezala, ganadu erakusketa izan da ikusgai Elosu auzoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide