Ingurumen Hamabostaldiko azken ekintzak izango dira asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urr. 10a, 11:23

[caption id="attachment_112251" align="alignleft" width="300"]Fracking-ari buruzko erakusketa zabaldu dute, Torrezurin(Fracking ez taldea) Fracking-ari buruzko erakusketa zabaldu dute, Torrezurin
(Fracking ez taldea)[/caption] Gaur eta bihar askotariko ekintzak izango dira Azkoitian. Fracking ez taldeak, besteak beste, erakusketa bat jarri du abian. Gasa ateratzeko lurpeko haustura hidraulikoaren teknikari buruz informatzeko asmoz dago zabalik erakusketa, gaur eta bihar 11:00etatik 13:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Horrez gain, gaur lau eta zazpi urte bitarteko umeek Urbanue herri barruko autobus zerbitzua ezagutzeko aukera izango dute 17:30ean, Abarketatxo ludotekatik abiatuta. Bihar amaituko da Ingurumen Hamabostaldia; ohi bezala bizikleta martxa egingo dute ume eta gurasoek, Etxaniz autoeskolaren laguntzarekin, eta ondoren jolasak eta hamaiketakoa izango dute liburutegian. Piztu taldeak, bere akdetujm ingenio berriztagarrien erakusketa antolatu du goizerako, eta 16:00etan etxeko instalazio fotoboltaikoen tailerra egingo dute, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide