Osasuna eta Eibarrek lagunarteko partida jokatu zuten atzo arratsaldean. Antolatzaileen arabera, 700 ikusle inguru bildu ziren Azkoitiko Txerloia futbol zelaian, eta taldeek husna amaitu zuten saioa. Dena den, partida lehiatua izan zen, eta biek izan zuten golak sartzeko aukera. Norgehiagoka amaitutakoan, gainera, zaleek jokalarien sinadurak lortzeko eta haiekin argazkiak ateratzeko parada izan zuten. Bildutako dirua Gazteak eta Garapena Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko dute, eta hain zuzen, taldeak jakinarazi du 1.630 euro bildu zituztela. Eskerrak eman dizkie guztiei.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide