Azkoitiko Jausoro auzora sartzeko norabidea aldatu egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urr. 8a, 17:24

Bihartik aldatuko dute norabidea, eta aurrerantzean Ibai Ondo kaletik zuzenean sartu ahal izango da anbulatoriora. Auzotik irteteko, berriz, Txalon Erreka auzo alderatz joan beharko dute ibilgailuek, bidegorri aldetik. Handik, gaur egun dagoenaren kontrako norantzan irten beharko dute. Udalak esan duenez, Jausoroko hainbat bizilagunek hala eskatuta egingo dute aldaketa. Gainera, Txalon Erreka eta Martirietara joateko sarrera berria egiten ari dira, eta zubiak horretarako "aukera" ematen zuela eta erabaki du udalak norabidea aldatzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide