Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azkoitiko Udaleko Euskara Zerbitzuek Irakurriz Gozatu egitasmoa abiatu dute, gazteen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna indartzeko. Hala, sei hilabeteetan Gaztezulo aldizkaria doan banatuko dute Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeetako DBH 4. mailako ikasleen artean. Aurreko ikasturtean, Gaztezulok gazteen artean euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzen duela eta euskal prentsa gazteei ezagutarazteko aukera ematen duela egiaztatu ondoren errepikatuko dute proiektua.