Nafarroara joango dira igandean, perretxikoetara

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak Belate eta Lantzera irteera prestatu du iganderako. Perretxikoak biltzera joango dira goiza pasatzera, 18 kilometrotako ibilbidea eginez. Izena emateko azken eguna da bihar, eta horretarako Etxeza haragitegira edo Lopetegi iturgintzara joan behar da. Bazkideek 12 euro ordainduko dute, eta gainontzekoek 15 euro. Igandean, 07:00etan abiatuko dira, liburutegi aurretik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide