Osasunak eta Eibarrek elkartasun partida jokatuko dute bihar, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urr. 7a, 16:49

Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldeak antolatuta, elkartasun partida bat izango da bihar, Txerloian. Osasuna eta Eibar taldeek jokatuko dute norgehiagoka, 18:00etan, eta bildutako dirua Gazteak eta Garapena Gorbenuz Kanpoko Erakundera bideratuko dute, Beningo kaleetan bizi diren umeei laguntzeko proiekturako. Helduek hiru eurotan izango dute sarrera, eta ume eta gazteek euro batean. Anaitasunak antolatutako ekimena «oso gustura» hartu du taldeak, eta biziki eskertu dituzte Eibar, Osasuna eta Anaitasuna futbol taldeak, udala eta Azkoitiko herria. Hain zuzen, Jexux Larrañaga eta Juan Inazio Sudupe (Azkoitia, 1957) Floreaga ikastetxeko irakasleak eta Gazteak eta Garapeneko kideak uztailaren izan ziren Beninen, proiektua nola dagoen ikusteko asmoz. Suduperi egindako elkarrizketa kaleratuko du bihar UROLA KOSTAKO HITZAk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide