Musika esperimentalarekin eta beldurrezko filmekin datoz Bebarruko Jardunek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko urr. 3a, 08:00

[caption id="attachment_111306" align="alignleft" width="200"]Heat of wantastiquet-en kontzertua izango da igandean(Hitza) Heat of wantastiquet-en kontzertua izango da igandean
(Hitza)[/caption] Azkoitiko Mataidexen hitzordu bereziak izaten dira Bebarruko Jardunetan, eta udazkeneko jardunaldiak abian dira. Beste behin, musikak eta ikus-entzunezko emanaldiek osatuko dute egitaraua, eta oraingoan musika esperimentala eta beldurrezko filmak izango dira protagonista. Asteazkenean hasi zituzten Bebarruko Jardunek, eta azarora bitartean ekitaldi ugari hartuko ditu Matadeixek. Izu Zinezkoak zinema zikloarekin hasi dute ekimena. Bigarren aldiz, beldurrezko filmen inguruko zikloa egingo dute Matadeixen, baina oraingoan identitatea hartu dute gaitzat. Asteazkenero izango dira film emanaldiak, eta Tanin no Kao, Shi gan, The double eta Dead ringers filmak eskainiko dituzte. Ohi bezala, musika izango da ardatz nagusienetakoa. Udazkeneko Bebarruko Jardunetan musika esperimentalera jo dute, eta ia kontzertu guztiak halako taldeak izango dira, Paul und destruktion eta Guerrera taldeak izan ezik. Talde ezagunak ere izango dira Matadeixen, besteak beste Sonar musika elektroniko eta alternatibaren jaialdian egon diren Coagul taldea eta Nacho Vegas kantariarekin oholtza partekatutako Pablo und destruktrion bera. Nazioarteko eta Euskal Herriko musika taldeak izango dira, horien artean Tzesten eta Magmadan. Hauek irudiekin osatuko dute emanaldia. Informazio osoa www.mataderoekintzak.wordpress.com atarian aurki daiteke. EGITARAUA: ETZI, URRIAK 5 - 20:00. Heat of wantastiquet Paul Labrecque musikari belgikarraren kontzertua. URRIAK 8, ASTEAZKENA -21:30. Tanin no Kao (Hiroshi Teshigahara, Japonia, 1966) filmaren emanaldia. URRIAK 10, OSTIRALA - 22:30. Coágul eta Ordre Etern Bartzelonako taldeen kontzertuak. URRIAK 15, OSTIRALA - 21:30. Shi gan (Kim Ki-duk, Hego Korea, 2006) filmaren emanaldia. URRIAK 17, OSTIRALA - 22:30. Pablo und destruktion talde asturiarraren kontzertua. URRIAK 22, ASTEAZKENA - 21:30. The double (Richard Ayoade, Erresuma Batua, 2013) filmaren emanaldia. URRIAK 29, ASTEAZKENA - 21:30. Dead ringers (David Cronenberg, Kanada, 1988) filmaren emanaldia, Matadeixen. URRIAK 31, OSTIRALA -22:30. Tzesten eta Magmadam Euskal Herriko taldeen kontzertuak, ikus-entzunezkoekin uztartuta. AZAROAK 5, ASTEAZKENA - 21:30. Guerrera Galiziako taldearen kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide