Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako lanak urriaren 31ra bitartean aurkez daitezke

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ira. 29a, 17:32

Azkoitiko Kultur Elkarteak eta udalak Bizenta Mogel XXXIII. Ipuin Lehiaketa antolatu dute, eta oinarriak kalean dira dagoeneko. Hemezortzi urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte lehiaketan, eta ipuinak urriaren 31ra bitartean aurkez ditzakete. Euskarazko  lanak izango dira, lau eta hamar orri bitartekoak, eta irabazleak 500 euro eta oroigarria jasoko ditu. Bigarrenak, berriz, 330 euro eta oroigarria irabaziko ditu, eta hirugarrenak 200 euro eta oroigarria. Ipuinak udaletxera (Azkoitiko Udala. Herriko enparantza z/g. 20720 Azkoitia) bidali behar dira, gaitzizen batekin izenpetuta. Era berean, gaitzizen berdina daraman kartazal itxi baten barruan idazlearen datu pertsonalak zehaztu beharko dira. Lanak, berriz, orrialde bakarrean idatzi beharko dira, tarte bikoitzarekin. Orijinalak eta inon argitarau eta saritu gabekoak izan beharko dute. Epaimahaiak azaroaren 29an hartuko du erabakia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide