Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste honetan Garapenean Bidelagun Aste Solidarioa izan da Azkoitian. Gaur, aste horren amaieran, herrian lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeek postuak jarri dituzte plazan eta bertan herritar asko bildu dira bidezko merkataritzako produktuak zein beste tresnak erosteko asmoz. Eguerdiko 12:00ak aldera Iparra-Hegoa testu irakurketa egin dute. Bertan, herriko helduek eta umeek, hainbat testu irakurri dituzte.