Azkoitiko Bidaiariak taldeak munduko herrialde desberdinak ezagutaraziko ditu beste behin Azkoitian. Hainbat lagunek egindako bidaiak plazaratuko dituzte ostiraletik Azkoitiko XIV. Bidaia Tertulien bidez, eta aurten lau hitzaldi eskainiko dituzte kultur etxean.
Ostiralean izango da lehenengo saioa, eta besteetan bezala, parte hartuko duten lagunek euren esperientzia hitzekin eta irudiekin uztartuko dituzte. Norvegiara egindako bidaiari buruzko hitzaldia izango da etzikoa, eta hurrengo tertulia urriaren 17an izango da. Orduan, Portugal bizikletaz ezagutu zutenekoa plazaratuko dute hainbat lagunek. Hirugarrengo saioan Guatemala izango dute hizpide, azaroaren 21ean. Abenduaren 19an izango da azken saioa, Hegoafrikatik Turkana lakura izenpean. Saio guztiak 19:30ean izango dira.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide