Urola Erdiko 500.000 euroak ibertituko diren behin behineko proiektuak aukeratzeko batzarra egongo da gaur arratsaldean Azkoitian. Batzarra Elkargunean izango da arratsaldeko 19:00etan. Partaidetzazko Aurrekontuak 2014 ekimenaren azken pausoa da, bertan eskualdean egindako ekarpenetatik behin behineko proiektuak aukeratuko dira. Azken hilabete hauetan, Foru Aldundiko teknikariek proiektuek juridikoki bideragarriak eta zenbat kostu izango duten aztertu dute. Eskualdeko herritarrak batzarretan parte hartzera animatu dituzte.
Azpeitian ere batzarra izango da irailaren 30ean Azpeitiko udaletxean (5. solairuan), arratsaldeko 19:00etan.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide