640 kilo zabor atera dituzte Urola ibaitik, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ira. 23a, 11:53

Urola ibaia auzolanean garbitu zuten larunbatean herritarrek, eta udalak jakinarazi duenez, 640 kilo zabor atera zituzten handik. Azkoitiko hainbat eragile, ikastetxe eta elkarteek ez ezik, herritarrak ere aritu ziren zaborra jasotzen. Astelehenera bitartean plazan egon zen ateratako zabor guztiak, herritarrak egoeraz jabetu daitezen. Lortutako emaitzarekin «gustura» da udala, eta ingurumen sailak eskerrak eman dizkie parte hartu zuten guztiei. Ibai garbiketarekin, ingurumenaren alde egin, zikintzen diren ekintzak salatu eta auzolanean egitea posible dela erakutsi nahi izan dute. Ibai garbiketaren argazkiak udalaren webgunean, www.azkoitikoudala.info helbidean, ikus daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide