Sute bat izan da Azkoitian, eta pertsona bat artatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Ugarte kalean sute bat izan zen atzo gauean, 21:00ak inguruan. Igeltseritza materiala zegoen biltegi batean piztu zen sua, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez, pertsona bat artatu zuten lekuan bertan, kea arnastearen ondorioz. Biltegi barruan zegoen ibilgailu bat ere kaltetua izan zen. Ertzaintzaren arabera, ez dakite zerk sortu zuen sua. 23:00etarako sua itzalduta zegoen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide