Igon Mancisidor eta Nerea Amilibiak irabazi dute Zestoako Akoako bira

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ira. 15a, 12:14

Ez dira lehenengo aldiz Zestoako Akoako Bira irabazi duten korrikalariak. Igon Mancisidor azken bi urteetako irabazlea izan eta, eta Nerea Amilibia aiarra duela bi urte nagusitu zen Mancisidorrekin batera. Beste urte batez korrikalari debarra eta aiarra izan dira Zestoako lasterketako azkarrenak. Atzo goizean jokatu zen lasterketa, eta 120 lagun helmugaratu ziren. Igon Mancisidor (00:29:26), Xabat Manzisidor azpeitiarra (00:29:50) eta Guillermo Vahl Pedrosa zarauztarra (00:30:48) izan ziren gizonezkoetan azkarrenak. Emakumezkoetan, berriz, honakoak izan ziren hiru irabazleak, hurrenez hurren: Nerea Amilibia (00:36:14), Tanit Perez de Lezeta donostiarra (00:37:08) eta Alazne Irureta aizarnazabaldarra (00:38:22). Hemen atzoko lasterketako argazki galeria:  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide