Azpeitia garaile azkoitiarren aurkako erronkan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ira. 15a, 11:14

Hirugarren aldiz jokatu zuten larunbatean Azkoitia-Azpeitia kirol erronka, eta bigarren urtez jarraian nagusitu dira azpeitiarrak. Beste behin, Azkoitiko Plaza Berria jendez beteta zela eta ikusmin handiarekin egin dute proba, eta lehia estua egon da bi taldeen artean. Guztira hamazazpi segunduko aldearekin irabazi dute azpeitiarrek. Izan ere, Mikel Elorza azkoitiarrari bizikletaren katea atera zitzaion, eta hura konpontzen denbora behar izan zuen. Azkoitiarren kasuan, Pedro Muñoz korrikalariak 13 minutu eta 32 segundutan egin zuen itzulia, eta Mikel Elorza txirrindulariak 13’36’’ egin zituen. Azpeitiarren taldean, Xabat Mancisidorrek 14 minutu eta 10 segundotan egin zuen korrika, eta Unai Iparragirre txirrindulariak 12 minutu eta 41 segundutan egin zuen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide