Ordutegi zabalagoa eta geltoki gehiago izango ditu Urbanuek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ira. 11a, 09:00

[caption id="attachment_108281" align="aligncenter" width="300"]Liburutegi ondoko geltokitik abiatzen da autobusa(Ane Olaizola) Liburutegi ondoko geltokitik abiatzen da autobusa
(Ane Olaizola)[/caption] Azkoitiko herri barruko autobus zerbitzua, Urbanue, martxan da abuztuaren amaieraz geroztik, eta hasieratik hala aurreikusi bezala, ibilbidea eta ordutegiak egokitzen joango da Azkoitiko Udala, "herritarrei ahalik eta zerbitzu erabilgarriena emateko". Herritarrek dagoeneko hainbat proposamen egin dituzte, eta horiek kontutan hartuta, hainbat ibilbide eta ordutegi moldatuko dituzte. Astelehenetik aurrera, beraz, geltoki gehiago izango dituzte erabiltzaileek. Horrez gain, Ipintza auzorako ordutegia zabaldu egingo dute. Geltokiei dagoekienez, Floreaga auzoan bi geltoki gehituko dira; Izarraitz 7, 9 zenbakietan eta Floreaga Berri 1 zenbakian egongo dira geltokian, eta Txalon Erreka auzoan beste geltoki bat jarriko dute. Martirietara joateko zubi berria egiten ari dira auzoan, eta han jarriko dute beste geltokia. Azkenik, Gerdau enpresaren aurrean ere beste geltoki bat jarriko dute. Ipintzako ordutegia ere moldatu dute, eta astelehenetik aurrera honako orduetan hartu ahal izango da autobusa: Ipintzatik herrigunerako norantzan, 07:30ean, 09:15ean, 11:55ean, 16:30ean eta 19:05ean igaroko da autobusa, eta lerrigunetik (liburutegi ondotik) Ipintzara joateko, berriz, honako ordutegia izango da: 09:00, 11:40, 13:10, 18:50 eta 20:00. Udalak azpimarratu du "herritarren beharren arabera" egokitzen joango direla ibilbidea eta ordutegiak. Hala, herritarrek ekarpen edo proposamenik izanez gero, udalarekin jar dezakete harremanetan, Udaltzaingoaren bidez, telefonoz edo webgunearen bidez.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide