Talde bat osatuko dute, emakumeek taldean korrika egin dezaten

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Jose Antonio eta haren seme Aitor Zulaikak egitasmo berri bat jarriko duten martxan, Azkoitiko Udalaren babesarekin. Emakumeen artean korrika egitera joateko ohitura sustatzeko asmoz, inguruko beste herri batzuetan bezala emakumeez osatutako talde bat osatutzekotan dira Azkoitian. Astean bitan dira ikastaroa eskaintzekoak, eta atletismoa eta mantentze gimnasia uztartuko dituzte. Adin guztietako emakumeentzat zuzendu dute ekimena; «edozeinek har dezake parte», berretsi dute. Ekimena antolatu eta haren nondik norakoetaz hitz egiteko, Elkargunean bilera egingo dute bihar, 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide