Azkoitiko AEK-n matrikulatzeko aukera egongo da irailaren 26ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko ira. 9a, 12:15

Azkoitiko AEK-k zabaldu du 2014-2015 ikasturtean izena emateko aukera. Herritarrak euskalduntzeko eskolak eskainiko dituzte beste urte batez, eta horretarako hilak 26a bitartean eman ahalko da izena. Euskara ikasteko edo hobetzeko interesa duenak kultur etxeko 4.solairuko 4.gelara joan beharko du, 10:30eatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara artean. Era berean, 943-15 10 89 eta 607-612 697 telefonoetara deitu edo azkoitia@aek.org helbidera idatzi daiteke, eta informazio osoa udaleko Euskara Zerbitzuan ere eskuratu daiteke. Astelehenetik ostegunera bitartean eskaintzen dituzte eskolak Azkoitiko AEKn, eta honako zazpi eskaintza dituzte: hasierako ikastaroak, euskalduntze maila guztiak, C1 (EGA) prestatzeko ikastaroa, C2 (4.maila) on-line, alfabetatze ikastaroak, gurasoentzako ikastaroak eta Mintzalagun taldeak. Euskara praktikoa lelopean hasi du aurtengo kanpaina Azkoitiko AEK-k, «erabileran oinarritutako metodologia praktikoa eta eraginkorra» baitute ardatz. Euskara ikastea «posible dela» eta «merezi duela» azpimarratu dute arduradunek, «nor bere arrazoiekin, helburuekin eta nor bere mailatik abiatuta. Euskara nahi izatea hori norberaren esku dago, norberaren gogo eta beharren baitan».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide