Irailerako lau asteazkenetan zine forum saioak izango dira Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Matadero Zinetogram taldeak aste honetan abiatuko du zine denboraldi berria, eta aurten ere zine forum saioak eskainiko dituzte asteazkenero, Matadeixen. Hil honetan, beraz, lau asteazkenetan eskainiko dituzte zine forum saioak, eta taldeak egitaraua zehaztuta du dagoeneko. Bihar izango da lehenengo emanaldia, eta Le passé (Asghar Farhadi, Frantzia, 2013) filma eskainiko dute. Hurrengo asteazkenean, berriz, Zerkalo (Andrei Tarkovsky, SESB, 1975) filma ikusteko aukera izango da Matadeixen, eta irailaren 17an La familia (Ettore Scola, Italia, 1987) eskainiko dute. Hil honetako asteazkenetako azken filma Nebraska (Alexander Payne, AEB, 2013) izango da, irailaren 2an. Emanaldi guztiak 21:30ean izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide