Anaitasuna Mendi Bazkunak prest du iraileko irteera. Hurrengo asteburuan, hilaren 13 eta 14an, Pirinioetara joango dira mendizaleak, eta izena eman daieke dagoeneko. Interesa dutenek Azkoitiko Etxeza haragitegira edo Lopetegi iturgintzara jo behar dute, irailaren 11 baino lehen. Egunez eguneko ibilbideak ere zehaztu ditu elkarteak, eta larunbatean Bielsako tunela, Pico Puerto viejo, Ref Barroude eta Val de Gelara joango dira, hamazortzi kilometrotako ibilbidea eginez. Hurrengo egunean, berriz, hamar kilometro egingo dituzte oinez, Pineta eta Pico Petramulan.
Hilaren 13an, 05:00etan abiatuko dira autobusez, liburutegi ondoko geltokitik. Bertan parte hartu nahi duenak, elkarteko bazkide izanez gero 75 euro ordaindu beharko du, eta gainontzekoek 85 eurotan izango dute prezioa.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide