Pixoihalen edukiontzia txartelarekin bakarrik ireki daiteke gaurtik

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Hondakinak biltzeko sistema berria martxan da Azkoitian, baina pixoihalak uzteko edukiontziak irekita egon dira orain arte. Gaurtik aurrera, ordea, itxita egongo dira, beraz, soilik txartelarekin ireki ahal izango dira. Edukiontzi hori erabiltzea eskatu dutenek dagoeneko aktibatuta dute txartela, baina orain aktibatzea nahi dutenek herriko plazako Hondakinen Informazio Bulegora joan behar dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide