Agustin Ruizek eta Intza Lizarazuk irabazi dute Azkoitiko I. Duatloi Herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko uzt. 18a, 20:54

Azkoitian egin dute lehenengo duatloi herrikoia, eta herritar ugari elkartu da kalean kirolariak animatu eta ikustera. Agustin Ruiz azkoitiarra izan da lehenengoa helmugaratzen, eta haien atzetik iritsi dira Egoitz Arruti eta Jakes Lopetegi. Emakumezkoetan, Intza Lizarazu azkoitiarrak irabazi du, eta bigarren eta hirugarren postuan geratu dira Judith Andueza eta Carmen Pulido. 61 lagunek hartu dute parte. Azkoitiko Tritloia Elkarteak, Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak, Anaitasuna Mendi Bazkunak eta Xeye eta Raka Maraton Atletismo taldeek antolatu dute estreinekoz txapelketa, eta soilik federatu gabeko azkoitiar eta azpeitiarrek hartu ahal izan dute parte proban. Hemen argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide