Txalon Errekako bizilagunek zubiaren bestaldeko aparkalekuetan aparkatu beharko dute
(Azkoitiko Udala)
Gipuzkoako Foru Aldundia Azkoitiko Txalon Erreka auzoan zubia egiteko lanetan ari da. Martirietara joateko errepidearekin lotuko dute zubia, eta obren eraginez, hurrengo astetik aurrera zirkulazioan eta aparkalekuetan aldaketak izango dira. Besteak beste, astelehenetik asteazkenera bitartean Txalon Errekara sartu eta irteteko bidea itxita egongo da ibilgailuentzat, eta hango bizilaguneak auzoaren bestaldeko aparkalekuetan aparkatu beharko dute. Era berean, Martirietarako bidea ere itxita egongo da egun horietan, eta auzotarrek Olotzako ordezko bidea erabili beharko dute.
Azkoitiko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, zubiaren eta Txalon Errekako sarreraren artean dagoen altuera diferentzia berdinduko dute, eta horretarako betelanak egin behar dituztela eta egongo dira aldaketak. Hilak 28an, berriz, errepide berria asfaltatzen hasiko dira, eta horrek zirkulazioa motelduko du zenbait unetan. Inongo zalantzarik izanez gero, Udaltzaingora, 943 85 71 71 zenbakira, deitu dezakete herritarrek.