Azkoitiko gazteen diagnostikoaren argazkia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko uzt. 14a, 12:11

  • Euskara da nagusi koadrilen artean, baina gero eta joera handiagoa dago gaztelerarako.
  • Denbora librea lagunekin, parrandan, kirola egiten, zinean edo bikotearekin igarotzen dute.
  • Kalera normalean asteburutan ateratzen dira. Herritik kanpora, berriz, ikastera, festetara edo erosketa egitera joaten dira.
  • Gazteen arteko harremanak normalean koadrilara mugatzen dira. Horik kanpora, beste elkarte edo bide batez ezagutzen direnekin harremantzen dira. Atzerrian jaiotako gazteekin oro har ez dute harremanik.
  • Lokalei dagokienez, lokal gehienetako kideek diote toki horiek ez daudela egoera onean, baina ez dute araudia zehazteko beharrik ikusten. Batzuk aipatu dute lokal jabeekin akordio batera iristeko beharra badagoela.
  • Ohiko kirol edo kultur elkarteez haratago, Azkoitian parte hartzeko nahiko ohitura eskasa dagoela uste dute gazteek. Orokorrean, axolagabekeria handia dagoela esan dute, jendeak gauzak eskatzen dituela, baina gehienak gero boluntarioki ezer egiteko prest ez daudela.
  • Herrian aisialdirako ekintza gehiagoren premia dagoela uste dute, eta parte hartzeko eta jendea kalera ateratzeko gauza gehiago egitea nahiko lukete. Kontzertuez gain, antzerki, dantza, karaoke eta bestelako kultur ekintzak aste barruan antolatzea eskatu dute.
  • Azpiegitura aldetik gazteentzat leku propioa edukitzea nahi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide