Gaur aurkeztu dute liburua
(Gipuzkoako Foru Aldundia)
Udane Juaristi artista azkoitiarrak 'Bazterrak marrazten' marrazkiz osatutako liburua osatu du, Ricardo Azkargorta, Dei Gaztelumendi, Josu Maroto eta Julen Ribasekin batera. 29 marrazkien bilduma da, eta liburu baten sorkuntzarako osatu behar diren fase guztiak azaltzea izan du helburu. Tabakaleraren ekiemenez egin dute proiektua, Scanner Ibiltaria egitasmoaren barruan. Imanol Tapiak editatu eta maketatu du lana.
Artistek arratsalde batean marraztu zituzten marrazkiak. Kuadernotik digitalizatu eta maketatu egin dituzte. Edizio mugatua da, eta horregatik bertsio digital bat ere egin dute. Aldundiaren arabera,
Gaur aurkeztu dute liburua Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendariak eta Juaristi, Maroto eta Gaztelumendi artistek, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Garazi Lopez de Etxezarretak azaldu du, “Scanner Ibiltaria proiektuaren barnean, eginda eta digitalizatu daitezkeen obraz gainera, obra berriak egitea erabaki zen. Horrela, liburu baten publikazioa egiteko pasa behar ziren fase guztiak ikus zitezkeen: marrazkiak, eskaneatzea, edizioa, maketazioa, inprimatzea eta azkenik, liburuaren koadernaketa”. Horrez gain, "komikigintza indartzeko egiten ari den apostua indartzen" duela azpimarratu du.