Andramarietako kartel lehiaketako erakusketa bertan behera geratu da

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko uzt. 11a, 15:25

Atzo amaitu zen Azkoitiko Andramarietako kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea, eta soilik bi lagunek hartu dute parte. Bi kartel aurkeztu direnez, asteburuan egitekoak ziren erakusketa bertan behera uztea erabaki du udalak. Beraz, ez da herritarren botorik izango aurten. Epaimahaia, bestetik, asteartean da biltzekoa, eta orduan hartuko du kartelaren inguruko erabakia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide