Dagoeneko hasi dira Azkoitiko Musikaguneko obrak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko uzt. 8a, 18:16

Elkargunean egingo dute Musikagunea (Argazkia: Azkoitiko Udala) Hainbat obra egin ditu Udalak azken hilabeteetan eta horien artean Musikagunea eraikitzea izan da. Brigadak, ekainean hustu zuen lokala eta hilabete honetan hasi dira lanak egiten. Altuna y Uria enpresa ari da obretan, eta udalak adierazi duenez, obrak sei hilabete iraungo dute. Hala, gauzak ondo, urte amaierako oporraldian egindo da leku aldaketa. Azkoitiko musika eskola, banda eta herriko rock taldeak bateratuko dituen lokala izango da Musikagunea. Musikaguneko obrak 753.420 euroko gastua eragingo du. Beste hainbat hobekuntza Azkoitiko beste tokietan ere hobekuntzak egiten ari dira eta horien artean San Jose Egoitza dago. Aire egokitua jartzen hasi dira bertako egongela guztietan. Udalak esan duenez, egoiliarren erosotasuna eta bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin egin dute: "Uda partean eraikinaren alderdi batzuek berotu egiten dira eta jakina da beroa adineko pertsonentzat kaltegarria dela". Obra honetako gastua 200.000 eurokoa izango da. Erretiratuen tabernako emakumeen komuna ere berritu dute, "irisgarritasun baldintzak behar bezala betetzeko", azpimarratu du Udalak. Lan hauetako gastua 18.000 eurokoa izango da eta komun berria dagoeneko erabilgarri dago. Azkenik, baserri bideak garbitzea ere erabaki dute bertako belarrak moztuz. Udalak uda amaitzerako eremu guztiak garbituta izateak aurreikusten du. Aurten, bide bazterrak "altuera handiagoan" garbituko dira eta goiko partetan ere arituko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide