Azkoitia eta Urretxu arteko bidegorria itxita egongo da lau egunez

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Gipuzkoako Foru Aldundiak garbiketa lanak egin behar dituela eta, ostegunean, ostiralean, astelehenean eta asteartean itxi egingo dute bidegorria, 08:00etatik 18:00etara artean. Aldundiak jakinarazi du egun horietan sastrakak kendu eta bidea garbituko duela, eta lanak egin bitartean harriak eta bestelako objetuak erortzeko arriskua dagoenez itxiko dute bidegorria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide