Igandean egingo dute erromesaldia, eta 12:30ean hango Meza Nagusira joango dira. Oinez, autoz edo autobusez joan daiteke bertara, eta autobusez egin nahi duenak gaur izango du izena emateko azken eguna, sakristian. Igandean, 10:30ean irtengo da autobusa, liburutegi ondotik. Parrokiak herritar guztiak animatu ditu bertara joatera.