LABek elkarretaratzea egin du, enpleguaren eta lan hitzarmenaren defentsan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko uzt. 3a, 10:42

Elkarretaratzea, atzo, Azkoitiko plazan
(Ane Olaizola / Urola Kostako Hitza) LAB sindikatuak, goizean hiriburuetan mobilizazioak egin ondoren, eskualde mailako elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean Azkoitian, enplegua eta lan hitzarmenak defendatzeko. Adegi eta patronalaren jarrera salatu dute, Espainiako Gobernuaren lan erreformaren ondoren "biderkatu egin dutelako lan harremanak inposatzeko zeukan gaitasuna". Gazteen eta emakumeen egoerez ohartazi dute, eta esan dute gazteek bi aukera dituztela: "Kanpora joan edo prekarietatean bizi". Emakumeei dagokienez, lan erreformak emakumeen "diskriminazio estrukturala mantentzeko oinarriak" jartzen dituela salatu dute. Bestalde, Adegiren jarrera "erasokorra" kritikatu dute: "Negoziazio kolektiborako eskubidea ezeztatzen duen bitartean, 'enpresa eredu berria' aldarrikatzen du". Horien arabera, "sindikalismoari lekurik utzi gabe, langileen arteko zatiketa sustatu eta lan harremanen indibidualizazioa besterik ez du ekartzen".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide