Sistema mistora egokitzeko azken pausoak emango dituzte hurrengo asteetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko uzt. 2a, 17:00

Errefusa jasotzeko zintzilikarioak jartzen hasi dira herrian
(Urola Erdiko Mankomunitatea) Hilaren 22an jarriko dute martxan hondakinak biltzeko sistema mistoa Azkoitian, eta udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak azken pausoak emango dituzte datozen egunetan. Sistema berriaren informazioa zabaldu eta gizarteratze prozesua amaitu ondoren, beharrezko azpiegiturak prestatzen eta eskuratzen ari da udala. Hain zuzen, errefusa jasotzeko zintzilikarioak jartzen hasi dira dagoeneko herriko hainbat kaletan. Sistema berria martxan jarri bitartean beharrezko materiala banatuko diete herritarrei, eta horretarako datak zehaztu dituzte. Hurrengo astean zehar, etxez etxe gutun bat bidaliko dute. Bertan, herritar bakoitzak berari dagokion zenbaki bat jasoko du. Uztailaren 16tik 19ra bitartean, kubo grisak, edukiontzi marroia erabiltzeko txartela eta birziklatzeko gida zabal bat banatuko dute. Herritar guztiek jaso beharko dute material hori, eta horretarako gutuna eramatea ezinbestekoa izango dute, zenbakiaren arabera banatuko dietelako kubo grisa eta txartela. Hilaren 16an, berriz, edukiontzi grisak kaletik kentzen hasiko da udala, eta horrekin batera pardelentzako edukiontziak jartzen hasiko dira. Izan ere, pardelentzako edukiontzi bereziak jarriko dituzte, eta horiek ere txartel bidez ireki ahal izango dira. Txartelak hondakinen informazio bulegoan eskatu daitezke. Era berean, udalak gogoratu du organikoa jasotzeko kubo marroia hilak 19ra bitartean jaso daitekeela, bulegoan bertan. Uztailaren 22tik aurrera, birziklatu ezin daitekeena, errefusa, atez ate jasoko dute, asteartetan, 20:00etatik 24:00etara artean. Organikoa, berriz, orain arte bezala edukiontzietan jasoko da, baina txartelekin ireki ahal izango da, eta gainontzean ez da aldaketarik izango. Udalak gogoratu zalantzak argitzeko bulegoa dagoela plazan. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara dago zabalik eta astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara ere irekitzen dute. 688-82 07 55 telefonoan edo azkoitia@urolaerdia.org helbidera idatzita ere jar daiteke harremanetan. EGUTEGIA:
  • UZTAILAK 7KO ASTEA
- Etxe guztietara eskutitz bat iritsiko da materialaren banaketa noiz eta non izango den zehaztuz. Gutun horretan, herritar bakoitzak bererai dagokion zenbakia jasoko du.
  • UZTAILAK 16, ASTEAZKENA
- Edukiontzi grisak kaleetatik kentzen hasiko dira eta pardelenak jarriko dituzte.
  • UZTAILAK 16, 17 ETA 18
- 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Materiala banatuko da Elkarguneko areto handian. Kubo grisa, edukiontzi marroiarentzako txartela eta gida banatuko dute.
  • UZTAILAK 19, LARUNBATA
- 10:00etatik 14:00etara. Material banaketa Elkarguneko areto handian. Kubo grisa, edukiontzi marroiarentzako txartela eta gida banatuko dute.
  • UZTAILAK 22, ASTEARTEA
- 20:00etatik 24:00etara. Errefusa atez ate biltzen hasiko dira. Asteartetan, kubo grisa zintzilikarioan utzi behar da,

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide