Azkoitiko Kale Nagusiko
Txorizo Kalean— eliza ataritik plazara bitartean— festak ospatuko dituzte, hango tabernariek antolatuta. Horien arabera, 36ko Gerra eta gero hainbat haragitegi egon ziren kale horretan, eta hango txorizo usainaren eraginez jarri zioten gaitzizen hori kaleari. "Edadetuak oraindik gogoratzen dira horretaz, baina urteetan ahazten joan den izena da". Kalean giroa sortzeko asmoz prestatu dituzte festak, eta ostiraletik igandera bitartean hainbat ekitaldi izango dira. Hemen egitaraua:
- 19:00etan, trikitilariak kaleko tabernetan, festei hasiera emateko.
- 23:00etan, Kupela taldearen erromeria.
- 17:00etan, umeentzako jolasak.
- 19:00etan, trikipoteoa kaleko tabernetan.
- 21:00etan, afaria, jubilatuen tabernan. Patatak errioxar erara, solomoa, postrea eta kafea, 15 eurotan. Gehienez 100 lagunentzako lekua egongo da. Txartelak Latz, Zurt eta Txalintxo tabernetan.
- 23:00etan, festa tabernetan. Latz eta Zurten gogo festa, eta Txalintxon disko jartzaileak.
- 12:00etan, parrillada, Zapiain sagardotegiaren eskutik. Txuleta pintxoa eta sagardo basoa, bi eurotan; txuleta pintxoa 1,50 eurotan, eta sagardo txotxa 50 zentimotan.
- 16:00etan, Mus Txapelketa, Latz tabernan. Izen ematea 15:30eatik 16:00etara, tabernan. Lehenengo bikoteak bildutako diruaren %70a eta txapelak jasoko ditu; bigarren bikoteak bildutakoaren %30 irabaziko du, eta irugarrenek bi lagunentzat afaria irabaziko dute.