Bihar elkarretaratzea egingo dute LAB sindikatukoek Azkoitiko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko uzt. 1a, 11:33

Mobilizazio eguna iragarri du LABek biharko. Azkoitian egingo du sindikatu abertzaleak Urola Kostari dagokion elkarretaratzea, 18:30ean izango da, plazan. LABen esanetan, enpleguaren defentsan elkartuko dira, azken lan erreformaren ondoren patronalak “biderkatu” egin dutelako “lan harremanak inposatzeko zeukaten gaitasuna”. Sindikatuak azpimarratu duenez, “langileoi eskubideak lapurtzeko asmoa orokorra da patronal guztietan” eta “aipatzekoa da Adegiren jarrera are eta erasokorragoa. Negoziazio kolektiborako eskubidea ezeztatzen duen bitartean, enpresa eredu berria aldarrikatzen” duelako. Adegiren “jarrera erasokor honen atzean Gipuzkoan ematen den ezberdintasuna” dagoela uste du LABek: “Alde batetik sindikalgintza abertzaleak gehiengoa izatea” eta, bestetik, “erakundeetako agintean nor dagoen ez dutela gustuko” Elkarretaratzea antolatu dutenen esanetan:,"mobilizazio hauekin patronalak duen babes eskasa eta beraiekin lerrokatzen direnak pobreziaren zabalkundearen erantzuleak direla” argitu nahi dute. Era berean, EAJren jarrera ere salatu nahi dute, “herriaren ondoan egon beharrean patronalaren mesedetan dagoelako" euren iritziz. Lan hitzarmenak sinatzeak erreformari aurre egitea ekarriko duela adierazi dute LABekoek: "Langileen babesa areagotzea, enplegua bultzatzea eta prekarietatea borrokatzea", dakar haien aburuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide