ELKANO (AIA-ZARAUTZ)
Ekainak 28, larunbata
- 20:00. Festei hasiera emateko txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
Ekainak 29, igandea. San Pedro Eguna.
- 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin.
- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren, auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortilla bat ekarri beharko da, eta meza aurretik antolatzaileei aurkeztu. Epaimahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dira tortilla pintxoak. Izer eta Narbaiza trikitilariek alaituko dute giroa.
- 18:00. Asto probak. Alde batetik, Etxaberen astoa izango da. Bestetik, Pello, eta hirugarren astoa Gijarrorena izango da. 20 minutukoak izango dira demak.
- Afalostean, Izer eta Narbaiza trikitilariekin erromeria.
pUztailak 5, larunbata.
-21:30. Auzo-afaria Gazteategi Jatetxean. Izena emateko Gazteategi Jatetxera deitu behar da. Telefonoa: 943-131606. Izena emateko epea ekainaren 30ean amaituko da.
-Ondoren, Laja, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariekin goizaldera arte erromeria.
Uztailak 6, igandea.
-11:30. Meza nagusia.
-Ondoren, herri-kirolak. Auzoko gazteen arteko lehia izango da; trontzan, txinga eramaten, lokotx biltzen… Hau guztia Ansorregi eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute.
-18:00. Idi probak. Alde batetik, Izetako idi parea izango da. Bestetik, Arroako Etxetxo eta hirugarren idi parea Aizarnazabalgo Altunaren idi parea izango da. 20 minutukoak izango dira demak eta ikusi egin behar nor den gehiago.
- Afalostean, erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide