Anaitasuna Mendi Bazkunak eskalada irteera prestatu du

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2014ko eka. 25a, 10:24

Uztailaren 5ean egingo dute irteera, eta parte hartzeko uztailaren 3ra bitartean eman daiteke izena, Azkoitiko Etxeza haragitegian edo Lopetegi iturgintzan. Bazkideek bost euro ordainduko dute, eta gainontzekoek hamar euro. Uztailaren 5ean, 09:00etan irtengo dira, liburutegi ondotik, eta adin txikikoek arduradun batekin joan beharko dute. Federatuta egotea gomendatu du elkarteak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide