Gaur jaso dute ziurgaria bi enpresetako kideek
(Azkoitiko Udala)
Azkoitiko Serbitzu elkarteak eta Biharko enpresak Bai Euskarari ziurtagiria mailan beste pauso bat eman dute. Serbitzuk bigarren maila lortu du, Zerbitzua Euskaraz maila, hain zuzen ere. Biharkok, berriz, Euskararen Bidean maila eskuratu du. Programa honetako lehen mailako ziurtagiria da Euskararen Bidean. Mailarik gorenena da Zerbitzua eta Lana Euskaraz. Gaur jaso dute diploma bi enpresek, David Martinez Lasa Ziurtagiriko ordezkariaren eta Xabier Gantzarain euskara zinegotziaren eskutik.