Otaba jaiak ospatuko dituzte larunbatetik astelehenera. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horietan hurbiltzen diren guztientzat.
Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso Aittolako festetan (Argazkia: Ibon Errazu)
Egitaraua
Ekainak 21, larunbata (Elosuko Otaba jaiak)
- 16:00etan: mus txapelketa.
- 18:00etan: trikitilari gazteen txapelketa.
Ekainak 22, igandea (Elosuko Otaba jaiak)
- 12:00etan: Elosuko gazteluaren panelaren inaugurazioa.
- 12:30ean: meza nagusia.
Meza ondoren pilota partidak jokatuko dira.
- 14:30ean: auzoko jubilatuen bazkaria Elurmendi elkartean.
- 18:30ean: proba erakustaldia. Emarri, Astigarraga-Oiartzungo neska taldea, Azkoitiko Txibiltar baserriko astoaren aurka.
Ondoren, patata tortilla lehiaketa egongo da trikitilarien doinuek alaituta.
Egun guztian zehar Lutxurdio eta Aitziber trikitilariak egongo dira.
Ekainak 22, igandea (Aittolako Otaba jaiak)
- 12:00etan: bailarako hildakoen aldeko meza.
Ondoren, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
- 14:00etan: bazkaria Aittola-Zar jatetxean. Gero, trikitilari eta bertsolariekin erromeria 21:00ak arte.
Ekainak 23, astelehena (Elosuko Otaba jaiak)
- 12:00etan: auzoan hildakoen aldeko meza.
- 15:00etan: auzo bazkaria Elurmendi elkartean.
- 17:30ean: haur jolasak.
- 21:00etan: auzo bazkaria trikitilariekin.
Goizalderarte erromeria egongo da Laja eta Lutxurdiorekin.